Roi Méndez
Kantari eta konpositore galiziarra 2017an egin zen ezagun, telebistako programa bati esker. Bertan, publikoa bereganatu zuen bere karismagatik eta musikarako zituen dohainengatik. Gaur egunera arte, disko bakarra atera du, Mi Lógico Desorden, eta Espainiako salmenta-zerrendako 2. postura joan zen zuzen-zuzenean. Horren aurretik, bere lehen singlea, Por Una Vez Más, iTunesen lehenengo postuan kokatu zuen, baita Spotifyn ere, kanta biralenen lehen postuan. Hasieran Andrés Suarez, Sinsinati, Veintiuno eta Cepedarekin kolaboratu zuen, eta horrek bere musika berriaren bidea markatu zuen.
Sorpresaz eta nobedadeez jositako urtea izan zen 2022a, izan ere, Asfalto y Gasolina, Al lado mío eta Vida fácil atera zituen eta 2023an Asfalto y Gasolina izeneko bira berriari ekingo ziola jakinarazi zuen. Bira horretan, estreinakoz etapa musikal berria aurkeztuko du.
Roi Méndezek musika du bizitzako ardatza. Oso pozik dago bere jarraitzaileengandik gertu dagoelako, izan kantatzeko, dantza egiteko edo abestiekin guztiak batera hunkitzeko. Artistak dioen moduan: «Bira bakoitza oso polita den zerbaiten hasiera izatea espero dut, eta betidanik nire ondoan egon den jende guztiarekin batera ospatzea».
Conciertos del artista:
Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.