Marlon

2019an argitaratutako Cosas que no se pagan con dinero izeneko lehen albumaren arrakastaren ostean, Adrián Romak, Juan Fernándezek eta Jorge Diéguezek osatutako talde asturiarrak disko berria atera du, MARLON, eta 2022an egingo duten birako egunen berri ere eman dute.

Album berri horrekin, azken urteetan erabakitasunez eta maitasunez aritu den talde baten ametsa bete da. Singlez single eta emanaldiz emanaldi hazi egin dira eta heldutasuna lortu dute, eta hala aitortu diete jarraitzaileek eta musikaren industriak berak ere. Izan ere, 2021eko eta 2022ko Odeón sariak eman dizkiete «rock-artista berririk onena» eta «rock-kantarik onena» kategorietan, hurrenez hurren.

Zuzenekoan, Marlonek arrakastaz arrakasta jarraitzen du. Aurten, Los 40 Music Awardsetarako izendatu zuten «zuzeneko artistarik onena» kategorian. Azken birari amaiera ezin hobea eman zioten: Madrilgo La Rivieran, 8 kontzerturekin, eta sarrera guztiak agortuta. 2022ko bira dagoeneko salgai dago, eta Espainiako hiri nagusietan sarrera guztiak saldu dituzte. Horrez gain, 2022 osoan zehar jaialdi garrantzitsuenetan joko dute.

Zalantzarik gabe, Marlon Espainiako musika-panoramako erreferenteetako bat da, eta bere bira berria nobedadez beteta dator. Ez du inor epel utziko, seguru.

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.