Maren

Maren Bilbon jaio zen, 2002ko azaroaren 30ean. Oso gaztea zela, abestiak idazten hasi zen. Hasieran jolas bat besterik ez zen, ez bait zuen uste bere lanbidean bihurtuko zenik. Baina pixkanaka musika bere komunikatzeko moduan bihurtu zen eta bere inguruan gertatzen zena kudeatzeko tresnan. Ziur aski hori bera izan zen hain gaztea izanik bere abestietan lan egitera bultzatu zuena eta hamalau urte besterik ez zituela, “Alguien Sin Vergüenza” bere lehen EPa kaleratu zuen. Uda hartan eskaini zituen bere lehen kontzertu akustikoak. Lehenengoak etxetik gertu izan ziren eta, ondorengoak, areto mitikoetan izan ziren, hala nola, Madrilen Costello, Siroco eta Buho Real, eta Bartzelonan Sidecar aretoa. 16 urterekin bakarrik Crystal Fighters-ek antolatutako Wave Rave bere lehen festibalean jo zuen. 

Gaur egun Bilbo eta Bartzelona artean bizi da, eta bigarren hiri horretan hasi zen bere proiektu profesionala garatzen, batxilergo artistikoa ikastera joan zenean.

2020an, bere 18. urtebetetzea zela eta, Marenek Bilboko Campos Eliseos Antzokian bandarekin eman zuen lehen kontzertua, Donostiako Victoria Eugenia bezalako antzoki enblematikoetan pandemiak jota jarraitzen duten kontzertuei hasiera emanez.

2021ean “Margaritas y Lavanda” bere lehen diskoa argitaratu zuen, Bartzelonan Arctic Wave Studion grabatua, Sergio Sastrek, Carlos Dueñasek eta Marenek berak ekoitzia. “Margaritas y Lavanda” bere buruarekin egiten duen elkarrizketa bat da. Beldurrak eta denboraren joana errepasatzen ditu, eta, batzuetan, gai konplikatuagoak jorratzen ditu, ironia ukitu batekin. Zuzenekoetan garapena izan du diskoak. Artista gazteenetako bat bezala debutatu zuen Estatu mailako jaialdietako line up-etan: San San, Les Arts Jaialdia, Sonorama Ribera, Warm Up, Festival Jardín de las Delicias, Cooltural Fest, O Son Do Camiño, Cruïlla, Polar Sound, Vida Festival…

Albuma argitaratu ondoren, Marenek EP bat konposatu zuen bere ama hizkuntzan, euskaraz. “Begixek” bere kulturaren kapritxo bat eta omenaldi bat zen, eta, gainera, bere zuzenekoetara eramaten du, doan lekura. “En el Túnel de Lavado” eta “Ojalá No Sea Verdad” singleek jarraitzen diote EP honi, hurrengo lanen bilakaeraren bidea marrazten dutenak.

Orain, 2024 da urteotako lana “Qué Lastima” bigarren disko luzean mamitzen den unea. “Amaiera (Lo Que Te Espera)”, “Corre Que El Rayo No Te Parta”, “Acostumbrarme” eta “Haría Lo Que Fuera (Menos Lo Que Tú Quieras)” bezalako singleen ondoren, bere ibilbidean beste bira bat egiteko prestatzen ari da.

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.