Marazu

Jorge Marazu konpositore avilarra LA GRAN BELLEZA albumarekin itzuli zen 2020ko azaroan, etenaldi baten ondoren, eta izen artistiko berriarekin: MARAZU. Miedo kantua, aurreko lanetako bere konposizio nagusienetako bat, Vanesa Martinekin bertsionatu zuen, luxuzko kolaborazio batean. Album berri honetan, Marazuk produkzio berritzaileak ekarri zituen, hala nola: Instinto, Estuve a punto de salvarlo, Años… Aurrerapen ederrak izan ziren, eta, 2021aren amaiera aldera, beste kanta eder bat atera zuen: Abrázame, Mikel Izalekin batera. 2022aren hasieran, beste erronka pertsonal bati heldu zion Marazuk, eta bira bat eman zion bere karrerari: klubez klubeko bira bat egitea erabaki zuen, lagunartekoagoa eta publikoarengandik gertuago egongo zen formatu batekin, bakarlari gisa. Bira horrekin Espainia zeharkatzen ari da, eta, bitartean, proiektu diskografiko berria prestatzen ari da.

 

Conciertos del artista:

Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.