Blas Cantó
Blas Cantó murtziarrak 2011n ezagutu zuen fama, 24 urterekin, bere lau kideekin batera Auryn taldea osatu zutenean. Espainiako salmenta-marka guztiak hautsi zituen bandak, eta batera egon ziren 6 urteetan hainbat sari irabazi zituzten. Horretaz gain, beren kontzertuak eta diskoak sinatzeko ekitaldiak lepo egoten ziren. Lehen postuak, nazio mailako eta nazioarteko sari prestigiotsuenak, platinozko diskoak eta arrakasta handia Latinoamerikan: horra Aurynek lortu zuena. Orain, Blas Cantó bakarlari gisa dabil. Tu Cara Me Suena lehiaketa irabazi zuen, eta bertan bere ahotsa, karisma eta moldakortasuna erakutsi zituen. Horren ondoren, bakarlari gisa egindako lehen singlea atera zuen: In Your Bed. Besteak beste Céline Dion eta Janet Jackson nazioarteko izar handientzako kantak ekoizten dituen talde berak ekoitzi zuen kanta hori ere. In your bed erabateko arrakasta izan da, baita asmo-deklarazio bat ere; izan ere, Espainiako single fisikoen zerrendetan lehenengo postua lortu du.
2018an bi single aurkeztu zituen: Él no soy yo eta No volveré (A seguir tus pasos). Gaztelaniazko kanta horiekin bere barne-barneko aurpegia erakutsi digu. Birari 2018an ekin zion, eta zuzenekoan onenak diren musikariak zituen. Haiekin, Espainiako hiri eta txoko asko bisitatu zituen. Banda indartsu bat, taularatze zaindu bat eta zuzeneko bikain bat ditu zigilu pertsonal gisa. Complicadok, bere bakarkako lehen albumak, erakusten du Blas Cantó etorkizun oparoko gazte bat izatetik Espainiako poparen benetako artista izatera igaro dela. Blas Cantók artista askorekin kolaboratu du, hala nola: Leire Martínezekin, Beatriz Luengorekin eta Marta Sotorekin –2019ko uztailean ateratako Tantos bailes kantan–. Orain, ComplicaDos izeneko bira berrian egun berriak egongo direla adierazi du. Azarotik aurrera, Espainiako hainbat hiritan barrena ibiliko da.
Conciertos del artista:
Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.