Alex Ubago
Alex Ubago gaztelaniaz kantatzen duten konpositore erromantiko kuttunenetako bat da. Donostiarrak ibilbide sendoa du, eta arrakasta handia izan du ¿Qué pides tú? izeneko lehen diskoa atera zuenetik (2001). Milaka disko saldu zituen album horrekin, eta konpositore-ibilbideari hasiera ezin hobea eman zion. Halako izen handiko aintzatespenak jaso ditu: Estatu Batuetako ASCAP saria edo 2005eko Latinoamerikar Billboard saria, diamantezko disko bikoitza, Ondas sariak, Musikaren sariak, Latinoamerikar Grammy saria eta Lo nuestro sarietarako hainbat izendapen… Gaur egun, milioika eta milioika entzunaldi eta ikustaldi ditu plataforma digital nagusietan, eta sare sozialetan gehien entzundako eta jarraitutako artistetako bat da. Alexek nazioarteko zenbait kiderekin egin du lan, hala nola Laura Pausinirekin, Craig Davidekin, Amaia Monterorekin, Sharon Correkin, Paty Cantúrekin, Raphaelekin, Maite Perronirekin, Luis Fonsirekin edo Lena Burke eta Jorge Villamizarrekin egindako proiektu musikal bereziarekin (Alex, Jorge eta Lena), zeinarekin pop album onenaren Latin Grammya eskuratu zuen (2011). Disneyren soinu-bandan parte hartu du (Sigo aquí, Treasure Planet filmerako eta Si humano fuera ya, The princess of the frog filmerako) eta hainbat herrialdetako La Voz programan «Co-coach» gisa aritu da. Alexek bira luzeak egin ditu Mexikon, Txilen, Argentinan, Kolonbian, Uruguain, Paraguain, Perun, Dominikar Errepublikan, Costa Rican, Ekuadorren, Puerto Ricon, Estatu Batuetan eta Japonian, eta, gaur egun, ALEX UBAGO 20 AÑOS izeneko diskoa aurkezten jarraitzen du zuzenean. Disko horretan, bere ibilbidearen errepasoa egin du, eta kolaboratzaile gisa nazioarteko hainbat artista izan ditu: Lali, La Oreja de Van Gogh, Jesus de Reik, Orozco, Beret…
Conciertos del artista:
Lo sentimos, no hay conciertos próximos del artista.